‘Ttipi-ttapa morea’ ibilaldietarako izena eman liteke Zaldibian
Martxoaren 9an izango da emakumeen ibilaldia, 5 kilometroko bidearekin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ttipi_ttapa_zirkuitu_morea-1200x1200.jpg)
Zaldibian martxoaren 9an egingo dute IV. Ttipi-Ttapa morea ekimena, Aske talde feministak eta udalak antolatuta. Korrika, oinez edo era egokituan, 5 kilometroko ibilbide bat egingo dute, Emakumearen Egunaren harira. Ibilaldia goizean 10:30ean hasiko da; ekitaldia eguerdian, bazkaria ondoren, eta poteo girotua iluntzean ere egingo dira. Izena zaldibia.org-n edo Karreane kultur etxean eman behar da, martxoaren 4ra arte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ttipi_ttapa_zirkuitu_morea-500x500.jpg)
Zaldibiarra, 2022ko ‘Ttipi-ttapa morea’-n parte hartzen.Kerman Garralda