Zubizkitza auzoa berritzeko lehen zatia bukatu dute
Txindoki gerontologiko aldeko urbanizazioa berritu du udalak. Bigarren fasea lizitaziora atera dute.
Lazkaoko Zubizkitza auzuneko urbanizazioa berritzeko obren lehen fasea amaitutzat jo du udalak. Txindoki gerontologikoaren inguruko kaleak eta oinezko pasabideak berritu dituzte, irisgarritasun baldintzak hobetuta. 1.700 metro koadroko azalera berritu dute. Kostua 192.307,09 euro gehi BEZa izan da, eta Sasoi Eraikuntzak enpresak egin ditu. Bigarren fasea, 31 zenbakitik 50ra, lizitaziora atera dute.