Arangoitira bisita egingo dute igandean Aizkorri mendizale elkartekoek
Dantzari eta txistulariek ere lagunduko diete.
Aurtzakako dantzariak Arangoitin dantzan, 2020an. Andrea Aranburu Arangoiti egoitzara bisita egingo dute Aizkorri mendi elkarteko kideek igandean, 16:00etan. Urteroko legez, Aurtzaka Dantza Taldeko ikasleen eta Gozeseriko Txistularien laguntza izango dute. Egoitzako adinduekin arratsalde pasa egitea da asmoa.













