Haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute larunbatean
Charo Pita narratzaile galizarrak eta Odei Arregi azkoitiarrak 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute bihar, 12:30ean,Segurako liburutegian. Biak hala biak, Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren baitako ekimena izango da; 25 kontalaritik gora ari dira herriz herri ahozkotasunen oinarritutako saioak eskaintzen.