Ihesi doazen bi emakumeren istorioa
Azkaingo Iduzkilore konpainiak antzezlan berria Seguran ikusi ahal izango da larunbatean, 18:30ean, Botikaxaharrean: Ihesi. Bernardette Iratzoki eta Maider Beheran dira antzezleak, Maika Etxekopar zuzendaria, Ainhoa Elizondo musikaria eta Alban Fagoago soinu teknikaria. Sabina zahar etxetik dabil ihesi, eta Marga familiatik, etxekoandre bizitzatik. Ihesbidean elkartuko dira bi protagonistak.