Kimetzek martxoaren 9an egingo duen bazkarirako izena eman daiteke jada
Martxoaren 6an bukatuko da izen-emate epea. Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatutako bazkaria da.
Kimetzek iazko martxoaren 8an egindako elkarretaratzea, Ordiziako Plaza Nagusian.Laida Goiburu Kimetz Ordiziako Emakumeen Elkarteak bazkaria antolatu du martxoaren 8ko egitarauaren barruan, eta izen-ematea ireki dute jada. Martxoaren 9an izango da bazkaria, 14:15ean, Martinez Jatetxean. Bazkideek zein bazkide ez direnek parte hartu dezakete. Bazkariaz gain, musikarekin girotuko dute eguna.
Izena emateko, parte hartu nahi dutenek Kutxabank-eko ES53 2095 5073 04 1061637582 kontu korrontean 50 euro sartu behar dituzte, edo bizum bidez bidali 676 94 32 58 zenbakira. Martxoaren 6an bukatuko da izen-emate epea.













