Olaberriko AHTren betelanean zuhaitzak aldatuko dituzte
Olaberriko Herri Eskolako haurrek 50 landare landatuko dituzte, Ihurre auzoko zabalgunean. Asteazkenean, otsailak 21, egingo dute urteko landaketa.
Olaberriko herri lurretan bertako zuhaitz espezieak berreskuratzeko eta hedatzeko ahaleginarekin bat eginez, eta udaberri oro haurrekin ospatzen duten zuhaitz landaketa eguna gauzatzeko. Olaberriko Herri Eskolako haurrek otsailaren 21ean, asteazkena, aldatuko dituzte landareak. Aurten, Ihurre auzoko AHTren betelanean egingo dute.
Proiektu zabalagoaren urratsa izango da aurtengo aldaketa. AHTko obretatik erauzitako lurrak bota ondoren sortu zen zabalgunean, guztira 500 bat landare landatu nahi ditu udalak, basoa berreskuratzeko. Asteazkenean, gaztainondoak, sagarminak, lizarrak eta urkiak sartuko dituzte, denera 50 landare.
Aurreko hiru urteetan, 400 bat landare berri aldatu dituzte Olaberrian, herri eskolakorekin elkarlanean. Elorriak, lizarrak, gorostiak, sagarminak, txermenak, elorri beltzak, ametzak, haritz kandudunak, otsalizarrak eta haginak sartu dituzte oraindainokoan.