Poligrafo Fest jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute
TV Smith and The Bored Teenagers play The Adverts, Kafe Antzokia, Bilbao, 18/VII/2014. Foto por Dena Flows Zarraparra kolektiboak Poligrafo Fest musika jaialdiaren egitaraua ezagutzera eman du. Jaialdia apirilaren 13an izango da, Urretxun. Cyanide Pills, TV Smith and the bored teenagers, Borla eta Penny Fleck taldeek joko dute. Sarrerak Entradium.com-en eros daitezke, 12 euroan (egunean bertan, 15 euroan). Zarraparrako bazkideek 1o euro ordainduko dute.













