Dantza-saioa Arangoitin Aurtzakako txikien eskutik
Aurtzakako txikiek dantza-saioa eskaini dute Arangoitin. Dantza desberdinez osatutako ordu erdiko saioa egin dute.
Urtero moduan, Aurtzaka Dantza Taldeko txikiek aurten ere Arangoiti egoitzan dantza-saioa eskaini dute. Arratsaldeko 16:00ak pasatxo hasi da saioa. Txistularien musikaz lagunduta sartu dira egoitzara, bazterrak alaituz. Adin desberdinetako haur eta gazteak izan dira bertan, 11-12urtetakoetatik hasi eta 15-16urte ingurura artekoak.
Hasteko dantzari guztiek elkarrekin Hegi eta Ostalerra dantzatu dituzte, borobilean jarrita. Jarraian, gazteek Parting Glass dantza eskaini dute, makil zuri-gorriak eskuan. Ondoren, Biasteriko Jota dantzatu dute, oinak arin mugituz eta jarraitzeko, makilak hartu eta Makil Handi dantza eskaini dute. Saioarekin aurrera jarraituz, Banangoa egin dute eta parte hartu duten 8 dantzariak banan-banan irten dira aurrera, haien trebetasuna erakutsiz. Ondoren, Alpargata dantza ezagunarekin eman diote segida, binaka eta hirunaka haien abilezia erakutsiz. Amaitzeko, gazteek Polka 2 eta Polka Pik egin dituzte. Hiru bikote osatuta hartu dute erdigunea Arangoitiko gela hartan 6 dantzariek. Saioari amaiera borobiltzeko, kalejira egin dute guztiek elkarrekin eta txistularien atzetik atera dira egoitzatik saltoka eta jauzika.
Orduerdi inguruko saioa izan da eta bertakoek txalo zaparrada batekin agurtu dituzte dantzariak sarioaren amaieran.