Nafarra musikaren erritmora omendua
Teodoro Ruiz 'Nafarra' Zumarragako bandako kidea omendu dute 50 urteko ibilbideagatik. Kontzertua eman du lehendabizi bandak eta ondoren omenaldia egin diote.
Teodoro Ruiz, ‘Nafarra’ ezizenez ezaguna, omentzeko ekitaldia egin dute gaurkoan zumarragarrek Zelai Arizti antzokian. Nafarra Zumarragako bandako kidea da eta bandak martxan daramatzan 150 urteetatik berak 50 daramatza bertan. Gaurkoan hau eskertzeko bildu dira Zelai Arizti antzokian.
Eguerdiko 13:00ean eman diete hasiera ekitaldiari. Lehenik eta behin, bandaren kontzertua izan dute, Teodoro Ruizek berak aukeratutako abestiekin. Bandako zuzendariak ‘Katiuska’ abestia azpimarratu du Nafarraren abesti gogokoena gisa.
Behin kontzertua amaitzean omenaldi ekitaldiari hasiera eman diote. Eskerrak eman dizkiete izandako bandarekin eta orokorrean musikarekin izandako «konpromezuagatik». Bere 50 urteko ibilbidea «goraipatu dute» eta egindako ekarpenagatik «zoriondu» dute. Bandako kideek oroigarri bat eman diote. Ondoren, bere gertukoenei «eskerrak» eman dizkiete baita ere eta bandako bi kidek lore sorta bana eman diete Nafarrari eta bere emazteari.
Ondoren, zumarragar guztien izenean Mikel Serrano Zumarragako alkateak hartu du hitza. Herriari egindako ekarpena «eskertu» dio. Alkateak erabat hunkituta amaitu du bere hitzartzea, hainbat geldialdi egin ondoren eta publikoak txaloekin erantzun ondoren. Besarkada estu bat eman dio omenduari, baita oroigarri bat ere.