Adosen binakako partidak jokatuko dituzte Seguran
Zabaleta eta Zabala —gorriz— urtarrilean Lizartzan jokatutako kanporaketan.erran.eus Emakume pilotarien Ados enpresak antolatutako binakako txapelketaren kanporaketa bat jokatuko dute igandean Segurako Baratze pilotalekuan. Zabaleta-Zabala eta Aldaregia-Larramendiren artekoa izango da partida nagusia. Oskoz-Sotil eta Ibarrola-Vertizek ere jokatuko dute. Partidak 11:00etan hasiko dituzte eta sarrerak 5 euroan daude salgai.












