Ataunen martxoaren 11n hasiko da mediku bat lanean, plaza hartuta
Ataungo Udalak gaur jakinarazi duenez, mediku batek San Martin auzoko plaza hartu du, eta martxoaren 11n hasiko da lanean. Osakidetzako koordinatzaileak baieztatu dio udalari.
Urtarriletik lehen arretako mediku zerbitzurik gabe dago Ataun, bi sendagileen hutsuneekin. Horietako bat beteko da, bi aste eta erdi barru. Afera honen harira, bestetik, Ataungo Udalaren ordezkariek bilera bat egingo dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arduradunekin, otsailaren 28an.