Bealak taldeko bost korrikalarik Sevillako maratoian parte hartu dute
Koldo Galarretak bere marka pertsonala hobetzea lortu du.

Bealak taldeko korrikalariak Sevillan. // Bealak
Sevillako maratoian parte hartu dute Bealak taldeko bost korrikalarik asteburuan. Gazteenak, Koldo Galarretak, 2:37:59ko denborarekin zeharkatu zuen helmuga, bere marka pertsonalik onena lortuz. Koldo Agirrek (2:44:18), Sergio Sanchezek (2:52:54), Xabier Prietok (2:59:29) eta Eduardo Fernandezek (3:28:47) ere parte hartu zuten. Probaren irabazlea Deresa Geleta Ulfata etiopiarra izan zen 2:03:36ko denborarekin