Martxoaren 8rako entseguak etzi eta datorren astean

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Ezkion prest dute emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko egitaraua. 18:30ean argazkia aterako dute, 19:00etan ekintza musikatua dago udaletxean eta ondoren, afaria Anduaga elkartean. Aurretik, ostiral honetan eta martxoaren 1ean abestiak entseatzeko hitzorduak egin dituzte, 17:00etan udaletxean.