Olaberriko ikasleek aldatu dituzte zuhaitz landareak
Ihurre auzoan AHTko obretako lurren betelanean 50 landare sartu dituzte. Eremu hori baso bihurtzeko prozesua hasi da.
Olaberriko Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek zuhaitz landaketa egin dute, gaur goizean. Ihurre auzoan, eskola zaharren eta Altune industrialdearen arteko Pardaerrekaren sakonean bere garaian sortu zuten AHTko lurren betelanean, 50 landare aldatu dituzte.
Hamalu-bat haur joan dira, beren irakasleekin. Udal langileek lagunduta, gaztainondoak, sagarminak (Malus sylvestris), makatzak (Pyrus cordata) eta lizarrak landatu dituzte.
Eremu horreta 500 edo 600 landare aldatzeko asmoa dauka Olaberriko Udalak, hurrengo urteetan.