Arriarango mendi lasterketan izena emateko epea zabalik dago
Martxoaren 16an jokatuko da eta Goierri Trail Koparako puntuagarria da.
Datorren martxoaren 16an jokatuko da Beasainen, Arriarango mendi lasterketa, Xabier Mendizabalen oroimenezkoa. Aurtengoa 11. edizioa izango da, Bealak eta Intxaurpe elkarteak elkarlanean antolatuta. Bi distantzia izango dira, luzea, 23 kilometrokoa eta, motza, 11 kilometrokoa. Distantzia luzeko korrikalariak 15:30ean abiatuko dira, motzekoak, berriz, 16:00etan. Partaideen artean Ehunmiletako Marimurumendi eta Goierriko bi handiak lasterketetarako dortsal bana zozkatuko dira. Izen ematea, www.kronoak.eus webgunean sartuta.