Bertso poteo feminista antolatu du Aiurik martxoaren 1erako
Legorretako Aiuri Talde Feministak bertso poteo feminista antolatu du martxoaren 1erako. Herri Antzokian izango da, 18:30ean. Tiketak udaletxean eta Jubilatuen Tabernan hartu daitezke, otsailaren 29ra arte. Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Maider Arregi eta Eli Pagola ariko dira bertsotan, eta gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia ibiliko da.
Nahiz eta doakoa izan, tiketak hartzea beharrezkoa izango da. Jana eta edana ere egongo da, garagardoak eta pintxoak izango direlako. Herriko eta inguruko herritakoak deitu dituzte bertso saioa entzun eta poteoan parte hartzera. Otsailaren 29a izango da tiketak hartzeko azken eguna.