Herria Bidelagun ezagutu du kataluniar talde batek
Kataluniako Pirinio inguruetako 20 bat kide Legorretan izan dira egunotan Herria Bidelagun programaren nondik norakoak ezagutzeko. Beraiek helburu bera duen beste programa bat dute martxan, Vincles izenekoa
Kataluniako Pirinio inguruetako 20 bat kide Legorretan izan dira egunotan Herria Bidelagun programaren nondik norakoak ezagutzeko. Cerdanya, Ribagorza Garaia, Urgell Garaia, Pallars Jussa, Pallars Sobira eta Arango ibarrekoak dira, bertan Herria Bidelagun antzeko programa bat ere martxan dutelako, Vincles izenekoa. Bi programen helburua berdina da: herritarren arteko sareak indartu, bakarrik sentitzen direnen pertsonei lagundu eta euren arteko harremanak sortu
Bertaratutako kideei harrera egin zieten Legorretako Udaleko Gobernu Taldeko ordezkariek, udal gizarte langileak, Herria Bidelaguneko profesionalak, Aldaieta jubilatu elkarteko kideek eta Herria Bidelagun programan, bidelagun bezala parte hartzen duten herritarrek.
Topaketa honen bitartez, Vincles proiektuko kideek Herria Bidelagun programaren nondik norakoak ezagutu zituzten: udaletik emandako pausuak, proiektuaren ibilbidea eta urratsak ezagutzera ematea eta ezaugarri orokorrak eta berezigarriak azaltzea. Bestalde, maila komunitarioan aktibo dauden eragileekin egiten den elkarlana eta herriko ekintzen berri ere eman zitzaien. Udal gizarte zerbitzuetatik bultzatzen diren beste zerbitzuen (eguneko arreta zentroa eta etxez etxeko laguntza zerbitzua) berri ere izan zuten.