Oiangu pala eskolakoak «arduratuta» daude neska kopuruarekin
«Arrakasta ez da soilik umeen kopuruan neurtzen eta orain arteko nesken parte hartze ezak arduratuak gaitu», esan dute
Oiangu Pilota Elkarteko kideak «arduratuta» daude pala eskolan neska gutxi dabilelako. «Aniztasuna aberasgarri ikusten dugularik, nesken parte hartzea bultzatu nahi genuke, adin tarte ezberdinetakoak izan daitezkeelarik eskolan apuntatzen direnak. Horregatik, Ordiziako eta inguruko neskak animatu nahi genituzke eskolan parte hartzera». Larunbat edo igande goizetan antolatu nahi dituzte entrenamenduak.
Apuntatzeko bi bide eskaini dituzte: bata, emailez, oiangupilota@gmail.com-era idatzita eta, bestea, Whatsappez mezu bat bidalita. 663 07 84 47 (J.M. Albisu) zenbakira idatzi behar da.
Urteak dira Oianguren pala eskola martxan jarri zutela. Tartean ume «dezente» igaro direla kontatu dute, baina ez dela nahikoa gaineratu dute. «Arrakasta ez da soilik umeen kopuruan neurtzen eta orain arteko nesken parte hartze ezak arduratuak gaitu».
Asteburuko agenda
Oiangu A taldeak Olaberriko pilotalekuan jokatuko du gaur, 19:30ean, Euskal Herriko txapelketako lehen faseko azken partida. Oiangu Bk, Oiartzunen (Gipuzkoa) jokatuko du. Bi taldeak irabaztera behartuta daude bizirik jarraitu nahi baldin badute.
Udaberri txapelketako pilotariak kanporatuak izan dira. Galdu egin zuten talde denek pasa den asteburuan.