Ordizianek saltoka jarriko ditu ordiziarrak
Herriko 30 saltokitan baino gehiagotan euro bateko deskontua duten seiehun tiket banatuko dituzte. Martxoa osoan erabili ahalko dira.
Ordizian merkatari elkarteak Salto-salto izeneko jolasa jarri du Garagartza plazan. Ordizianeko dendetako bezeroek merkeago lortuko dituzte sarrerak. Gaurtik aurrera, Alezne, Arrizubieta, Biñaspre, Carrion, Cordonnier, De la Cuesta, D-Ido, Estibaliz Ruano, Garin, Gofi Berri, Hidalgo, Irene, Irurena, Jos-Bel, Josune eta Klaude, Joxe, Kixmi, Koska, Lasa, Maos, Marta, Mirentxu, Mujika, Naparra, Oskarbi, Manolo, Porfirio Fernandez, Suquia, Urdanet, Uriba, Vicuña eta Zabale saltokietan baino euro bateko deskontua duten seiehun tiket banatuko dituzte. Martxoa osoan erabili ahalko dira.