‘Auzolangiltza’ dokumentala emango dute Ataunen
Auzolanaren Astea izendatu du Ataungo Udalak hurrengoa. Astelehenean, otsailak 26, Iker Iriarte alegiarrak egindako Auzolangiltza dokumentalaren emanaldia izango da, Herri Antzokian 18:30ean. Iriarterekin solasaldia egingo dute gero. Auzolanak historian eta gaur egun duen garrantzia eta balioa jorratu du 45 minutuko dokumentalean.