Beasaingo saltokiek kalera atera dituzte salgaiak
Ia 30 saltokik atera dituzte salgaiak kalera stock azoka ekimenaren barruan. Egun osoko jarduera izango da.
Eguraldia lagun dute Beasaingo merkatariek eta kalera atera dituzte salgaiak. Stock azoka, egun osoan zehar egingo dute, Bareak elkarteak antolatuta. Erauskin plazan, salmenta gune nagusia ipini dute. Bertan, hainbat postu jarri dituzte. Horrez gain, ekimenean parte hartzen ari diren saltokien atarietan ere aurki daitezke denetariko produktuak oso beherapen erakargarriekin.
Ia 30 saltoki ari dira gaurko stock azokan parte hartzen. Hona hemen zerrenda: Erauskin plazako salmenta gunean, Andreak Jantziak, Argi optika, Arteka, Brain Connections, Kux-kux, Mari Jose mertzeria eta Pergola; eta saltokietako atarietan, Alzuaran, Amets descanso, Anitz, Arku, Arnedoko txokoa, Cortes, Farmabi, Itoiz, Jauregi optika, JM Imaz optika, Laskurain, Migdäla, Mirari mertzeria, Natxo belardenda, Oskarbi, Ouka, Pergola, Phuket, Rainbow, Vicuña sport eta Xalo.