Kixkurgune taberna-jatetxea zabaldu dute
Lau urtez itxita egon ondoren, atzo iluntzean zabaldu zuten Zaldibiako Goizane eraikinean dagoen Kixkurgune taberna-jatetxea. 18:00etatik 20:30era bitarte luntxa eskaini zuten negozioaren ardura hartu duten Diuvel Alvarezek eta MaeRose Palmak, eta haiekin lanean ariko diren taldekideek. Goimeneko eta Zaldibiako Udaleko ordezkariak izan ziren bertan, baita hainbat zaldibiar ere.
Astelehen, astearte, ostegun eta igandeetan 09:00etatik 17:00etara egongo da zabalik eta ostiral eta larunbatetan, 09:00etatik 00:00etara. Aste barruan eguneko menuak emango dituzte eta asteburuetan, karta eta afariak.
Euskal Herriko gastronomia tradizionala du Kixkurgunek ardatz. Horretarako, 0 KMko produktuak erabiliko dituzte: Eusko Label eta Reyno Gourmet zigiludunak, Idiazabal Jatorri Izendapenaren eta Artzain Gazta markaren barruko Mendiko Gaztak… Kalitatea izango da negozio berriaren bereizgarri nagusia. Denda zerbitzua ere izango du.