Mus txapelketako azken kanporaketak gaur jokatuko dira
Euskal Herriko Mus Txapelketako herrikako fasea asteburu honetan amaituko da. Ormaiztegin eta Zerainen jokatuko dira Goierriko azken kanporaketak. Ormaiztegin Murua Tabernan jarri dute hitzordua, 21:00etan, eta Zerainen, Liztormendi elkartean, 22:30ean. Garaileak Gipuzkoa mailako fasera igaroko dira. Goierriko hogei bikote baino gehiago arituko dira bertan, nor baino nor. Martxoaren 9an izango da hori, Irurako pilotalekuan, 15:00etan. Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 23an izango da, Zuberoako Altzai herrian.