Zaldibiako Mendi Lasterketan izena emateko epea bihar zabalduko dute
Lasterketa luzean parte hartu ahal izateko 36 euro ordaindu behar dira, eta laburrerako 20.
Hassan Aitchaou proba luzearen iazko irabazlea, Ausa Gaztelura bidean. Bihar goizean, 10:00etan, zabalduko dute Zaldibiako Mendi Lasterketan izena emateko epea Rockthesport plataforman.
Ohi bezala, bi lasterketa jokatuko dira Zaldibian, 15 kilometrokoa (1.000 m.+) eta 28koa (1.900 m. +). Laburrean parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira, eta luzerako 36 euro.
Maiatzaren 25ean jokatuko dira aurten bi probak, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren bezperan.













