Munduko Kopako Acantilados del Norte lasterketan izango dira Urrestarazu eta Zunzunegi Euskal Selekzioarekin
Skyrunner World Series-eko lehen lasterketa izango da. Larunbatean jokatuko da.
Skyrunning Munduko Kopako Acantilados del Norte lasterketa jokatuko dute Lide Urrestarazu ordiziarrak eta Aitor Zunzunegi legorretarrak Euskal Selekzioarekin, larunbatean. Munduko Kopako lehenengo lasterketa izango da. Kanariar Uharteetako La Palma irlako itsaslabarretatik jokatuko da proba. 29 kilometroko proba da, 2.250 metroko desnibelarekin. Haiekin batera, Oihana Zubillaga anoetarrak eta Anartz Artola hernaniarrak osatuko dute selekzioaren ordezkaritza.