Airearen kutsadura eta INMA proiektua hizpide izango dituzte gaur
Aitana Lertxundi Manterola eta Jesus Ibarluzea Maurolagoitia adituak izango dira hizlariak, Arrano Kulturak antolatu duen hitzaldian. Igartza jauregian izango da 18:00etatik aurrera.
Kutsadura atmosferikoari eta INMA proiektuari buruzko hitzaldia antolatu du Arrano Kulturak. Ingurumenak haurren garapenean duen eragina aztertzen du INMA proiektuak. Gaur izango da hitzordua, Igartza jauregian, 18:00etatik aurrera.
Gai honetan adituak diren bi hizlari gonbidatu ditu Beasaingo kultur elkarteak. Batetik, Aitana Lertxundi Manterola, EHUko irakaslea, Biogipuzkoa eta Ciberesp entitateetako ikertzailea, eta Ingurumen Epidemiologian doktoretza duena. Lertxundirekin batera izango da Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Osasun Sailean lan egiten duen Jesus Ibarluzea Maurolagoitia, Ciberesp erakundeko ikertzailea eta, bera ere, Osasun Publikoan doktorea. Kutsadura atmosferikoak osasun publikoan dituen ondorioak ulertzeko Ibarluzeak egingo duen ekarpena funtsezkoa izango da.
Kontzientziazioa helburu
Kutsadura atmosferikoa arazo handia da, mundu osoko komunitateei eragiten die eta, bereziki garrantzitsu,a da hiri-inguruneetan. Hori dela eta, gai horri buruzko informazioa ematea eta herritarrak gai horren ondorioez eta konponbide posibleez informazio xehea jasotzea eta kontzientziatzea izango da hitzaldiaren helburua.
Ekimenaren antolatzaileek herritar guztiei hitzaldira inguratzeko gonbita luzatu diete.