Trikitilarien topaketa egin dute Lazkaon
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatu duten Musikaldiaren barruan, trikitilarien topaketa egin dute gaur arratsaldean Lazkaon.
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatu duen Musikaldiaren barruan, gaur arratsaldean trikitilariek hartu dute plazako pilotalekuko oholtzako protagonismoa. Lazkaoko Trikiti Jaialdia trikitilarien arteko topaketa modura izan da aurten, orain arteko trikitilari gazteen txapelketaren ordez.
Musika eskolako Iker Makibar, Natale Gutierrez, Nerea Postolachi eta Aiara Aizpurua laukotearen doinuekin hasi da saioa. Jarraian etorri dira gainerakoen saioak: Arbeo, Garixe, Maltzeta eta Attola. Musika Eskolako Hodei Intsausti, Saioa Berasategi eta Ane Urretabizkaia, eta gonbidatu berezi gehiago: Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Fredi Pelaez batetik;la gero; eta Iraitz Artzelus, Araitz Etxaniz, Mirari Plazaola eta Elaia Diaz.