Ahoz Aho bat-bateko literatura egitarauko kontaketa, Ataunen
Bi kontalariren saioa izango da, gaur, 19:00etan, Ataun San Martingo Troskaeta tabernan. Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren egitarauaren barruan antolatu dute. Batetik, Marta Saenz de la Calzada kontalari quebectarra ariko da. Bestetik, Iñaki Carretero oriotarra. Helduentzat zuzendutako kontakizunak dira, gaztelaniaz eta euskaraz.