Martxoaren 15eko bertso saiorako sarrerak salgai daude
Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Etxezarreta, June Aiestaran eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira kantuan. Saroi Jauregi izango da gai-jartzailea. Aurrez 10 euroan eros daitezke sarrerak.
Martxoaren 15ean bertso saioa izango da Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan, Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatuta. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Etxezarreta, June Aiestaran eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan. Gai-jartzailea Saroi Jauregi izango da.
Sarrerak salgai daude jada. Kirkilen eta Sugaar-en (Ordizia), Bideluzen (Beasain), Malantzan (Lazkao), Joxepanen (Zaldibia) eta Gabiriako Ostatun erosi daitezke, 10 euroan, aurrez. Egunean bertan 12 euro balioko du.