Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Europako Txapelketako eslaloma irabazi du
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak 16 urte azpikoen Europako Txapelketako eslaloma irabazi zuen atzo Andorran. Espainiako selekzioarekin ari da, beste hiru mutil eta lau neskekin. Europa mailako indartsuenak parte hartzen ari dira eta baita Amerikako Estatu Batuetakoak ere, gonbidatu egin baitituzte. Gaur eta bihar eslalom erraldoia egingo du.