Xabier Arribasen pintura erakusketa Juan Kruz ile-apaindegian
Xabier Arribas margolari irundarrak pintura erakusketa jarri du Legazpiko Juan Kruz ile-apaindegian. Apirilaren 30era arte egongo da zabalik, denda irekita dagoen ordutegian.
Arribas ibilbide luzeko margolaria da. Irungo pintura eta marrazketa eskolan jaso zuen lehen formazioa 1972 eta 1977 urteen artean, eta Arte Ederretan lizentziatu zen 1987an. 1989an jarri zuen lehen erakusketa, eta harrezkero asko eta asko izan dira han eta hemen jarri dituen bildumak. Gaur egun pintura irakaslea Irungo akademian.
Juan Kruz ile-apaindegian jarritako lanak konfinamendua garaian hasi zen lantzen. 90eko hamarkadan hasita zegoen lan bati jarraipena eman zion, marrazki automatiko batzuei argazkiak ateratzen. Ondoren, irudi horiek marrazten hasi zen, eta bilduma horretatik osatu du erakusketa.