‘ZtandaP’ antzezlana ikusteko sarrerak salgai jarri dituzte
Aurtengo Lilaldiaren barruan, ZtandaP antzezlana ikusteko aukera izango da datorren martxoaren 15ean, 19:00etatik aurrera, Guraso elkartean. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai antzezlan honetan. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 euroan, Idiazabalgo udal iburutegian.