Edu Zardoyaren eta Garazi eta Salaren kontzertuak Kirkilen
Kontzertu gaua izango da gaur Kirkil tabernan. 22:00etatik aurrera, Edu Zardoyak eta Garazi eta Salak emanaldi bana egingo dute tabernan bertan. Edu Zardoya Tuterako kantaria da. Aingura eta Harresi taldeetako abeslaria izateaz gain, bakarlari gisa ere argitaratu ditu zenbait abesti. Garazi eta Sala, berriz, Garazi Barrena eta Asier Sala musikari arrasatearrek osatzen dute.













