Kantu bidezko aldarrikapenak Zaldibiako ekitaldian
Zaldibiako Udalak eta Lardizabal Herri Eskolak antolatuta, Martxoaren 8ko ekitaldia egin dute plazan.
Lardizabal Herri Eskolako ikasleek abestutako Denok zu! eta Nire gorputza da abestiak izan dira Zaldibian gaur eguerdian egin den ekitaldiaren oinarria. Berdintasuna oinarri dute kantuak dira, eta mezu horiexek bere egin ditu hitzaldian Katrin Lizarralde zinegotziak. Era berean, arratsaldean Lazkaon Dena aldatzeko lemapean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.