Felix Floresi odol-emaile bikainaren diploma eman diote
Udaletxeko batzar aretoan egin dute lehen aldiz odole-emate saioa Zaldibian.
Felix Flores Gonzalez, atzo, Emaile bikaina diplomarekin, Zaldibiako udaletxean. Felix Flores Gonzalez Zaldibian bizi den beasaindarrari Emaile bikaina diploma eman zioten atzo, 75. aldiz odola eman duela aitortzeko.
Zaldibian atzo egin zuten odol-emate saioa, eta aurreneko aldiz udaletxeko batzar aretoan izan da. Orain arte Lardizabal herri eskolan egin izan dituzte odol ateraldiak.

Odol-emaileak, atzo, Zaldibiako udaletxeko batzar aretoan.













