GModa desfile inklusiboa egin dute Beasainen
'Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan' ikerketatik sortutako egitasmoa da. Beasaingo Gernika pasealekuko frontoia izan da desfilea, Arteria Errizoma elkarteak sustatuta.
GModa, Gure moda, Guztion moda desfile inklusiboa egin dute gaur arratsaldean Beasaingo Gernika pasealekuko frontoian. Arteria Errizoma elkartea izan da proiektu honen sustatzailea.
Moda mundu esklusiboari ikuspegi inklusiboa emateko elkarlanean aritu dira azken urtean Goierriko ehun lagun inguru –tartean hainbat elkarte eta erakunde–, eta lan horren emaitza islatu dute gaurko desfilean.
2022an Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan ikerketa jarri zuen abian Arteria Errizomak, eta orduan hasi ziren garatzen proiektu honen haziak. “Hortik jaso genituen ondorioei modu komunitarioan erantzuteko parte-hartze komunitarioa eraman genuen aurrera” adierazi du aste honetako aurkezpen prentsaurrekoan Arteriako Asier Zinkunegik.