Kirola eta aldarrikapena Zaldibiako Ttipi-Ttapa morean
Laugarren aldiz ibilaldi feminista egin dute Aske taldeak antolatuta. Eguerdiko ekitaldiaren ondoren, Gaztelu elkartean bazkalduko dute.
Zaldibiako Aske talde feministak antolatuta Ttipi-Ttapa Morea egin duten gaur, laugarren aldiz. Goizean, 10:30ean, zen hitzordua. Ehun emakumezko inguru elkartu dira, eta zumba saio batekin beroketa egin ondoren, taldeka banatuta –batzuk oinez, besteak korrika–, herrian barrena egokitutako ibilbide feminista osatu dute.
Eguerdian ekitaldia egin dute. Iztueta dantza taldekoen saioaren ondoren, hainbat emakumek hartu dute hitza, eta eta justizia feministaren aldeko borrokan jarraitzeko deia egin dute. Aldarrikapen eguna ez ezik, ondo pasatzeko eta festarako eguna ere badela gogoratu dute. Hiru bertso kantatuz bukatu dute ekitaldia.
Txanbolinteroak txistulari taldekoak gidari zirela poteo feministara abiatu dira gero, eta 14:30ean Gaztelu elkartean elkartuko dira bazkaltzera laurogei emakumezko inguru.