Azintzio jaietako kartel irabazlea aukeratzeko botoa hilaren 24ra arte eman daiteke
Aldaieta tabernan eskuz bozkatu daiteke, edo internet bidezko galdetegia beteta.
Lehiaketara aurkeztutako kartelak.Legorretako Udala Azintzio Jaietako kartel lehiaketa aurrera doa. Zazpi lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta orain herritarrek bozka emateko unea iritsi da, irabazlea aukeratzeko. Martxoaren 24ra arte egongo da irekita bozka emateko epea.
Aldaieta tabernan eskuz bozkatu daiteke, edo internet bidez galdetegi hau beteta. Pertsonako boto bakarra onartuko da. Aukeratutako portadaren zenbakia eta bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi behar dira botoa egoki kontatzeko. Boto emaile guztien artean gazta bat zozkatuko dute.
Martxoaren 24aren ondoren, botoak zenbatuko dituzte eta nork irabazi duen jakinaraziko dute.













