'Made in Goierri' zikloko hurrengo bi hitzaldiak, bertan behera
'Turismo cientifico' eta 'Hidrogenoa Goierrin' hitzaldiak ez direla egingo jakinarazi du Lemniskata Zientzia elkarteak.

“Gure erakundetik kanpoko arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan ditugu hurrengo bi hitzaldiak”. Lemniskata Zientzia sare herrikoiak hitz horiekin jakinarazi du Made in Goierri zikloko hurrengo bi hitzaldiak, Turismo cientifico eta Hidrogenoa Goierrin, ezin izango dituela antolatu.
Datorren ostiralean, hilaren 15ean, Beasainen egotekoa zen Teresa Cruz Sanz Turismo cientifico gaia aletzen, eta hurrenagokoan, hilaren 22n, Goierri Valleyko negozio arduradun Xabier Perez zen aritzekoa Hidrogenoa Goierrin gaiaren inguruan.