Arriarango mendi lasterketa jokatuko da larunbatean
Bi distantzia izango dira, luzea 23 kilometrokoa eta motza, 11 kilometrokoa . Goierri Trail kopako laugarren lasterketa izango da. Izen emateak, ostirala 20:00ak arte.

Larunbatarekin batera jokatuko da Beasainen Arriaran mendi lasterketa, Xabier Mendizalen oroimenezkoa. Aurtengoa, hamaikagarren edizioa izango da Bealak eta Intxaurpe elkarteak elkarlanean antolatuta.
Bi distantzia izango dira, trail distantzia edo luzea , 23 kilometrokoa izango da, eta 1.300 metroko desnibela izango du. Bertan parte hartuko duten korrikalariak izango dira lehenak abiatzen, 15:30ean aterako dira, Arriarango plazatik.
Sprint distantzia edo motza, berriz, kilometroetan erdia izango da, 11 kilometrokoa izango baita, eta desnibelaren aldetik ere xamurragoa, 500 metro. Hauek, ordu erdi beranduago aterako dira, puntu beretik.
Esan ere, haurren lasterketa jokatuko dela. 16:15ean abiatuta.
Proba nagusietako partaide guztien artean uztailean Beasainen jokatuko den Ehunmiletako Marimurumendi eta Goierriko bi handiak lasterketetarako dortsal bana zozkatuko dira.
Igandeko probetarako izen ematea zabalik dago, www.kronoak.eus webgunean, ostirala 20:00ak arte.
Goierriko Liderrak
Goierri Trail Koparako puntuagarria izango da Arriarangoa ere. Egutegiko laugarren proba izango da Beasainen jokatuko dena. Aurrekoa, otsailaren 3an jokatu zen Urretxu-Zumarragan, UZ Trail lasterketa izan zen, eta horrela geratu zen sailkapen nagusia: Sprint distantzian, Maider Unanue eta Jon Rodriguez; eta trail distantzian, Miren Bastida eta Mikel Auzmendi.
Arriarangoaren hurrengoa, Gabiriako Leharrei lasterketa izango da, apirilaren 20an.