Dantzari Txikien denboraldia irekiko dute asteburuan Zaldibian eta Zegaman
Iganderako egin dute hitzordua Zaldibiako Iztueta eta Zegamako Tobera dantza taldeek.
Urteko lehen Dantzari Txiki egunak izango dira asteburu honetan Goierrin. Zaldibian 32. Dantzari Txiki eguna antolatu du iganderako Iztueta dantza taldeak. Hauez gain, Ordiziako Amets Bide, Beasaingo Aurtzaka, Legorretako Irrintzi Alai eta Berako (Nafarroa) Gure Txokoa taldeek hartuko dute parte. Hamaiketakoa egingo dute 11:00etan, 12:00etan desfilea eta 12:45ean Deia. 13:00etan eskainiko dute dantza jaialdia eta 14:00etan bazkaritara elkartuko dira. 16:30ean Ttipika saioarekin amaituko dute eguna.
Zegaman ere iganderako egin dute hitzordua Toberakoek. Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar, Lazkaoko Oin Arin, Segurako Azpilla eta Zeraingo Solkie dantza taldeak gonbidatu dituzte. 11:30ean emango diote hasiera dantza desfileari. Hurrengoak, Beasainen, maiatzaren 5ean eta Lazkaon, ekainaren 9an.