Axier Artola eta Ainhoa Garikano garaile motzean, Hodei Lujanbio eta Irati Larrañaga luzean
Xabier Mendizabalen oroimenezko lasterketa jokatu da gaur arratsaldean Arriarango plazan hasita eta bertan bukatuta. Haurren lasterketak ere egin dira.
Eneko Gurrutxaga, Axier Artola eta Jokin Tolosa. Ibilbide motzeko podioa. Laida Goiburu Xabier Mendizabalen oroimenezko XI. Arriarango mendi lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, Bealak eta Intxaurpe elkarteek antolatuta, Arriarango plazatik hasita eta bertan bukatuta. Bi distantzia izan dira, luze eta motz: trail, 23 kilometrokoa 1.300 metroko desnibelarekin, eta sprinta, 11 kilometrokoa, 500 metroko desnibelarekin. Luzean, Hodei Lujanbio goizuetarra eta Irati Larrañaga usurbildarra izan dira irabazleak, eta motzean, berriz, Axier Artola amezketarra eta Ainhoa Garikano tolosarra.
Trail distantziako gizonen podiuma Josu Urrestarazu idiazabaldarrak eta Asier Azkarate arrasatearrak osatu dute, eta emakumeena Garazi Artola zumaiarrak eta Amaia Insausti idiazabaldarrak. Sprinteko gizonen podiuma, aldiz, Jokin Tolosa anoetarrak eta Eneko Gurrutxaga amasarrak osatu dute, eta emakumeena Ane Iturria bidaniarrak eta Irati Garro tolosarrak.
Eguraldi epelean, ikusle eta korrikalarien senide eta lagunak helmuga inguruan elkartu dira lasterkarien zain. Bitartean, haurren lasterketak ere egin dira.
Goierri Kopa
Goierri Koparako puntuagarria izan da, kopako laugarren lasterketa. Arriarango Mendi Lasterketa jokatu berritan, Goierri Kopa Trailean, Gaizka Lasa legorretarra eta Maider Unanue aramarra dira liderrak, eta Sprintean Jon Rodriguez ordiziarra eta Miren Bastida azkoitiarra.
Arriarango mendi lasterketako sailkapena
Trail gizonak:
1. Hodei Lujanbio (1:51:47)
2. Josu Urrestarazu (1:52:28)
3. Asier Azkarate (1:54:20)
Trail emakumeak:
1. Irati Larrañaga (2:18:27)
2. Garazi Artola (2:30:35)
3. Amaia Insausti (2:31:45)
Srint gizonak:
1. Axier Artola (47:41)
2. Jokin Tolosa (48:43)
3. Eneko Gurrutxaga (51:01)
Sprint emakumeak:
1. Ainhoa Garikano (59:40)
2. Ane Iturria (1:03:06)
3. Irati Garro (1:04:49)













