Josu Oiarbidek eta Azeari Andonegik jantzi dute Goierri Kopako txapela
Paleta larruz jokatu da Goierri Kopa. Aurten Oiangu Pilota Elkarteko palariek soilik parte hartu dute. Gaur izan da finala. Txapeldunordeak Aitor Gonzalez eta Martin Mendikoa izan dira.
Gaur goizeko 11:00etan Olaberriko udal pilotalekuan jokaturiko Goierri Kopako finalak jada baditu irabazleak. Zaletu dezente hurbildu da pilotalekura eta giro bikaina bizi izan da. Paleta larruz jokatu da palarien Goierri Kopa. Aurten Oiangu Pilota Elkarteko palariek soilik parte hartu dute. Partidu estu eta luzea jokatu ostean, Josu Oiarbide zegamarrak eta Azeari Andonegi lazkaotarrak jantzi dute txapela. Garesti saldu dute larrua Aitor Gonzalez ordiziarrak eta Martin Mendikoa idiazabaldarrak, baina azkenerako gorriak nagusitu dira. 35-32 ko emaitzaz bukatu den partidan, Martin Mendikoari eman dio ikusleak finaleko pilotari onenaren saria.