Korrikaren aldeko kantu afarian 700 euro bildu dituzte
Euskaltegien eguneroko lana indartzeko, AEKra bideratuko dute dirua.
Aramako, Altzagako eta Itsasondoko Korrika Batzordeak antolatuta, Korrikaren aldeko kantu poteo eta afaria egin zuten atzo hainbat herritarrek Aramako Arrikutz elkartean. 700 euro bildu zituzten bertan egindako bilketan. Euskaltegien eguneroko lana indartzeko, AEKra bideratuko dute.