Tatamia pilotalekuan
III. Legazpi Herria judo txapelketa jokatu da gaur arratsaldean Urbeltz pilotalekuan, 150 partaiderekin. Argazkiak albiste barruan.
Legazpiko Urbeltz pilotalekua tatamiak bete du gaur arratsaldean. Hirugarren Legazpi Herria nazioarteko judo txapelketa jokatu da bertan, Legazpi Judo taldeak antolatuta. Bolumena hartzen joan da urtez urte. Bigarren edizioan, iaz, 85 bat partaide izan zituen, eta aurten 150 izan dira.
Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako, Arabako, Madrilgo, Kantabriako, Frantziako eta Andorrako judoka gazte bildu ditu txapelketak, eta judoka, familia eta ikusleen artean, Urbeltzeko harmailak bete dituzte.