4G eta 5G teknologia ezartzen hasiko dira Beasainen datozen asteetan
Horren bidez, abiadura handiko konexio mugikorrak eskainiko dizkiete beasaindarrei, baita estaldura hobea eraikinen barrualdean eta hedadura geografiko handiagoan ere.
Telefonia mugikorreko operadore nagusiek, Telefonicak, Vodafonek eta Orangek, Beasaingo biztanleentzako berrikuntzak iragarri dituzte. Belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak (4G eta 5G) ezartzen hasiko dira 800 eta 700 MHz-ko banden gainean, hurrengo asteetan. Horren bidez, abiadura handiko konexio mugikorrak eskainiko zaizkie beasaindarrei, baita estaldura hobea eraikinen barrualdean eta hedadura geografiko handiagoan ere.
Teknologia berri hori ezartzeko erronka garrantzitsuenetako bat lurreko telebista digitalarekin (LTD) bateragarria dela bermatzea da. Alderdi horri heltzeko, akordio bat egin da Llega700 erakundearekin, seinalea jasotzean sor daitekeen edozein arazo kudeatzeaz eta konpontzeaz arduratuko dena.
Abantailak
Sare mugikor berri honek ekarriko dituen abantaila nagusien artean daude estaldura handiagoa, datuak deskargatzeko eta bidaltzeko abiadura hobetua eta lineako aplikazioak ahalik eta gehien aprobetxatzeko gaitasuna, bideojokoak barne.
Gainera, orografia konplikatuak dituzten eremuetako estaldura-arazoak ere konponduko ditu, eta konexio hobea eskainiko du eraikinen barruan.