CAFek hamar tren egiteko kontratu berri bat lortu du Herbehereetan
Qbuzz garraio publikoen operadorearekin sinatu du kontratu berria. Beasaingo enpresak iragarri duenez, 2028tik aurrera entregatzeko aurreikuspena dute.
Herbeheretako FS Group taldeko Qbuzz garraio publikoen operadoreak CAF aukeratu du aldiriko 10 tren eta horiei dagozkien parkeko piezak hornitzeko. Beasaingo enpresak iragarri duenez, 2028tik aurrera entregatzeko aurreikuspena dute.
Qbuzzek aukeratutako trenak Civity plataformakoak dira eta CAFen ETCS (Europako Trenbide Kontrolerako Sistema) seinaleztapen-sistema izango dute. Energetikoki eraginkorrak izango diren unitateak izango dira eta 160 kilometro orduko abiaduran zirkulatzeko diseinatuak daude.
Tren bakoitza hiru autok osatuko dute eta 350 bidaiari inguruko edukiera izango du ia 60 metroko luzeran. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzako espazioak eta bizikletak garraiatzeko guneak izango ditu.
Sistema ordezkatzea
Inbertsio hori garraio publikoa hobetzeko eta jasangarriago egiteko Hegoaldeko Herbehereetako probintzia egiten ari den planen barruan dago. Unitate berriak Dordrecht eta Geldermalsen hiriak lotzen dituen linean (the ‘MerwedeLinge line’) zerbitzua emateko izango dira; linea horren esleipena Hegoaldeko Herbeheretako Probintzia Agintaritzak eman zion Qbuzz operadoreari 2018an.
Flota berri hori eskuratuta, Qbuzzen helburua da, gaur egun linearen zerbitzua estaltzen duten eta ERTMS seinaleztapen-sistemarik ez duten unitateak ordezkatzea. Unitate horiek 2027. urterako ezartzea aurreikusita dago linearen zati batean.
Merkatua zabaltzen
Azken urteotan, CAFek, hainbat kontratu egin ditu Herbehereetan. Horien artean, NS (Nederlandse Spoorwegen) Herbeheretako operadorearekin egindako kontratuak daude. Kontratu horri esker, 200 aldiriko trenen unitate baino gehiago egin ditu CAFek, 2014 urtean, bi enpresen arteko lehen akordioa sinatu zenetik.
Horri, pisu bikoitzeko 60 unitate fabrikatzeko CAF egiten ari den proiektua gehitu behar zaie. 1.600 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrera emango dion proiektua da.