‘Emakumeak maite zituzten herria’ ipuin kontaketa izango da bihar, liburutegian
18:00etan hasiko da. 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Maite Franco ipuin kontaketa batean.Hitza Legorretako Udaleko kultur lantaldeak antolatuta, Maite Franko ipuin kontalariak Emakumeak maite zituzten herria ipuin kontaketa egingo du bihar Legorretako liburutegian, 18:00etan hasita, Ipuinaren Ordua programaren barruan. 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzendutako saioa da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literatura munduetan ibilitakoa da Maite Franko, eta 2004tik ipuin-kontalaritzan murgilduta dabil.













