Euskara sustatzeko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
Beasaingo Udalak antolatuta, Lekarozen igaroko dituzte udalekuak, uztailaren 1etik 10era bitarte. 50 haurrentzako tokia izango da.
Euskararen jakintza eta erabilera aisiarekin lotuta bultzatzea helburu duten udalekuak antolatu ditu Beasaingo udalak, uztailaren 1etik 10era, Lekarozko (Nafarroa) Valle de Baztan Gazte-aterpetxean. 50 haurrentzako lekua izango da.
Prezioak
Prezioak ondorengoak dira: seme-alaba bat 150 euro; bi seme-alaba, 255 euro. Familia ugarien kasuan: seme-alaba bat, 120 euro; bi seme-alaba, 225 euro; hiru seme-alaba 300 euro.
Izen emateko epea zabalik dago; ondorengo galdetegia bete behar da.